Zahartzaroak, botika batzuek, ukipen lenteak edota pantaila aurrean ordu luzeak begi lehorrak sor ditzakete. Gure begiak lehortzea ekiditeko, komenigarria da higiene eta ikusmen osasun zuzena mantentzea eta malko artifizialak erabiltzea.
Zer dira malko artifizialak?
Malko artifizialak gure begietako malko naturalak indartzen dituzten begiko tantak dira, begiak lehortzea eragotziz, horrek ekarri ditzakeen arazo guztiekin.
Aholkuak:
Malko artifizialek kontserbatzailerik ez badute, nahi adina kantitate aplika dezakegu. Bestalde, kontserbatzaileak badituzte, ez da komeni egunean 3 edo 4 aldiz baino gehiago erabiltzea.
GARRANTZITSUA! Eskuak garbitu begiko tantak aplikatu aurretik eta ondoren
ZALANTZARIK BADUZU ZATOZ GUREGANA.