Ba al dakizu zein kirol diren onuragarriago ikusmen osasunerako?
Gure eguneroko jardueretan jasotzen ditugun estimulu geihenak begietatik iristen zaizkigu, kirol arloan harreman hori estuagoa da, kirol gehienek ikusmenaren arreta maila handiagoa eskatzen baitute.
Azken urteetan, gertuko ikusmenaren erabilera handitu zaigu, bai lanean, bai ikastetxeetan eta baita gure aisialdian, Hori dela eta kirolak gure ikusmen osasunaren alde jokatzen du, batez ere, aire librean egiten diren kirolak, begiak distantzia luzeetara finkatzen direlako.
ADIBIDE BATZUK
PADELA/TENISA: Koordinazio bisoespaziala lantzen da. Adimen bisoespaziala, 3 dimentsiotan ikusteko gaitasuna da.
GOLFA: Ikusmen zehatza eta begietako muskuluak lantzen dira.
ARKU TIROA: Ikusmen gaitasuna, kontzentrazioa, koordinazioa, erreflexuak, punteria eta pultsua garatzen dira.
KIROL AEROBIKOAK: Korrikak, txirrindularitzak eta igeriketak begiak oxigenatzen laguntzen dituzte.
Gomendagarria da kirol bakoitzera egokitutako babes betaurrekoak eramatea arriskuak gutxitzeko.